Goiz Eguzki jubilatu etxeak irteera antolatu du uztailaren 3rako, ostirala. Asmoa dute goizeko 08:00etan abiatzekoa, eta zuzenean Sos Del Rey Católicora joatekoa, goiza han eman, eta Jabierrera joan bazkaltzera. Arratsaldean Iruñeatik pasako dira eta 20:00ak aldera bueltan izango dira. 32 euro jarri behar dira buruko, eta izen ematea asteazkenean izango da, arratsaldeko 16:00etan. Zozketa berriz, uztailaren 1ean egingo dute, 16:00etan hau ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!