Biteriko tailerretan egindako lana erakutsiko dute aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 15a, 02:00

BITERIKO tailerrak iritsi dira kurtso bukaerara, orain, ikasitakoa erakustea besterik ez da falta. Horretarako aste honetan zehar tailer ezberdinetan egindako lanen erakusketa eta emanaldiak izango dira. Pintura, taila eta bestelako eskulanak egiten aritu direnen lanak ekainaren 19ra arte izango da ikusteko aukera, Bi­te­riko erakusketa aretoan. Bestalde, bihar dantza ga­raikideko emanaldia es­kainiko dute tailer horretan parte hartu duten 8 kidek. Ikasturtean zehar ikasitako ariketak eta tailer batean landutako obra bat dantzatuko dituzte. Segidan, antzerki tailerrekoek Bazen behin Olympoan... izeneko obra antzeztuko dute. Dantza eta antzerki emanaldia arratsaldeko 20:00­etan izango da, Biterin. Ostegunean, dantza latino, funky eta saloi dantza erakustaldia izango da. Arra­tsal­deko 19:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!