SAN Joanak iragartzeko kontzertu ikusgarria izan zen larunbat gauean Plazan. Bertan bildu ziren herriko musikari, abesbatza eta dantzariak eta beren onenak eman zituzten, gerturatu zirenen gozamenerako. Aurtengoan, estilo ezberdinetako dantzek protagonismoa hartu dute Preludioan. Garai batean, Tilosetan Mutil dantza dantzatzen zuen lagun koadrila bera atera zen taula gainera, 40 urte beranduago baina oraindik ere gazte. Tangoa eta swing-a ere izan ziren, baita ezpata dantza eta Inude eta Artzaien dantza ere. Errobiren abestiekin egindako moldaketa ere dotoreasko jo zuen Zipri Otxandorenak zuzendatutako taldeak. Eta nola ez, kontzertu bukaeran ez ziren falta izan San Joanak gogora ekarri zituzten Mendirik Mendi eta San Joan zortzikoa.