Hernani Herri Arteko azpitxapelduna

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 15a, 02:00

FINALERARAINO iritsi eta txapela etxera ezin ekartzearen penarekin itzuli ziren atzo Hernaniko pelotariak Atano III frontoitik. Hala ere, txa­pelketa ondo jokatu, eta eta finaleraino iristea ez da meritu makala. Hernanik beste urte batez erakutsi du onenen artean dagoela.

Kadete eta seniorretan galdu, jubeniletan irabazi
Aurreikuspenak beteta, Her­nanik kadeteetako partidua galdu egin zuen, 22-4 eta jubeniletakoa irabazi, 22-6. Senior mailako partidua es­pero zen berdinduena, baina azkenean Hernanik 22-12 galdu zuen. Kadete mailan, Lujanbio eta Elorza atera ziren Her­nanitik, eta Bergaratik, Ga­llas­­tegi eta Rezusta. Rezusta maila haundiko pelotaria da eta espero bezala berak do­minatu zuen partidua. Ber­garakoek tanto mordoxka egin zituzten hasieratik eta 17 eta 0 jarri ziren aurretik. Hernaniarrek ezin izan zioten partiduari buelta eman. Jubenil mailan, Hernanik irabazi egin zuen, espero bezala. Arrieta eta Aizpitarte II Hernaniko bikoteak Ber­garako Rezusta eta Irizar baino gehiago zirela erakutsi zuten, eta uste baino errazago eskuratu zuten partidua. Ordura arteko emaitzak ikusita senior mailako partiduak sortu zuen ikusmin haundiena. Azken partidua asko gogortu zen hasieratik eta Ojuel eta Gorrotxategik irabazteko aukerarik izan zuten arren azkenean Ber­garakoek eskuratu zuten txapela. Azpimarratzeko da baita ere bai Hernani eta bai Ber­garako afizioak frontoian ja­rri zuen giroa. Pelotariek babes haundia izan zuten. Bestalde, jokalariek, Jon Ezei­za taldekidea gogoan izan zuten atzoko partiduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!