Denboraldi bukaerako bazkaria

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 14a, 02:00

Joan den larunbatean saskibaloiko kurtso bukaerako bazkaria egin zuten. Bertan izan ziren, jokalariak, gurasoak eta entrena­tzaileak. Saskibaloi taldeek San Joanak iritsi arte entrenatzen jarraitzeko asmoa dute. Datorren urtean aurreneko urteko kadete mailako taldea osatuko dute eta horrela sei izango dira Hernani Kirol Elkarteko saskibaloi taldeak izango lituzkeen ekipoak: senior talde bat, junior talde bat, bigarren urteko kadete taldea, aurreneko urteko beste kadete talde bat, eta infantil mailako beste bi talde. Denboraldi bukaeran Aitzol Arrieta taldekidea izan zuten gogoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!