Saskibaloi kanpusa ekainaren 29tik uztailaren 3ra

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 14a, 02:00

Aurten hirugarren urtez saskibaloi kanpusa izango da Urnietako Salesiar Ikastetxean. Kanpusa Hernaniko Saskibaloi Elkarteak antolatu du eta 1996, 1997 eta 1998 urteetan jaiotako neska-mutilei zuzendua dago. Kanpusa ekainaren 29tik uztailaren 3ra izango da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara. Asmoa dute saskibaloian jolastea eta ondo pasatzea. Matrikulak 115 euro balio ditu. Izen-ematea dagoeneko irekita dago. Harremanetarako telefonoa: 675 713 837.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!