GAUR ilunabarrean kontzertua izango da Chillida Leku museoan. Kepa Junkera eta Melonious Quartet soka laukoteak elkarrekin egindako lana eskainiko dute, Fandango Provença Sessions. Auspoak eta sokek, Euskal Herriak eta Proven- çak, bat egingo dute.
Kontzertuaren ondoren azalpenak
Kontzertuak ordu erdi iraungo du gutxi gora-behera eta lan berriko piezarik adierazgarrienak joko dituzte.
Kontzertuaren ondoren, Kepa Junkerak eta Patrick Vaillant-ek azalpen batzuk emango dituzte, besteak beste, zergatik egin duten lan hau, zeintzuk diren beren kezkak eta zeintzuk beren helburuak. Entzuleek ere izango dute aukera galderak luzatzeko bi musikariei.
Sarrerak bertan eta Interneten
Kontzerturako sarrerak 12 euro balio ditu eta museoak sarreran duen dendan bertan hartu daitezke, 10:30etatik 15:00etara edo generaltickets.com-en.
Udako Solstizio Jaia asteartean
Aurten ere udarari ongi etorria eman nahi diote Chillida Leku Museoan eta horretarako Solstizio Jaia antolatu dute. Astearte gauean izango da, 21:30etan, eta musika, dantzariak eta sua ez dira faltako.
Natura eta artea
Solstizio Jaian naturak eta arteak bat egitea nahi izaten dute antolatzaileek; horretarako Aukeran dantza taldeko kideek bat egingo dute Chillidaren lanekin, musikak lagunduta eta suaren bueltan.
Sarrerak prezio erdian
Hernaniko Udala eta museoaren arteko hitzarmena medio, sarrerak prezio erdian daude, 6 euroan, Biteri kultur etxean, hernaniarrentzat bakarrik. Sarrerak 12 euroan izango dira, baita hernaniarrentzat ere, museoan, 10:30etatik 15:00etara, asteartean izan ezik. Asteartean 20:30etatik aurrera.