«Gure proiektuak lekua du Udala egiten ari den prozesu parte hartzailean»

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 14a, 02:00

Zuen egitasmoa duela hiruzpalau urte sortu zen. Jokin Nazabal: Bai, halaxe da, Dobera Euska­ra El­kar­tearen inguruan sortu zen eta hasiera batean euskera zen ar­datz na­gusia. Kafe Antzokia zen erre­feren­tzia; orduan sor­tzen ari baitziren Ondarrun, Durangon eta abar. Geroztik aldatu egin da erreferentzia hori. Aritz Usandizaga: Bai, izan ere, elkartu garenak alor ezberdinetakoak gara. Ni, esate baterako, kultur arlotik nator. Hori da, taldearen aberastasunetako bat. Oinarriak adostu ditugu herriko beharren arabera. Eus­ke­ra da ardatzetako bat, baina baita ere hezkuntza, az­pie­gitura bera, eta kultura, jakina. J.N.:Azpiegitura da nabarmenena, baina hori baino gehiago da, horregatik, esate baterako, hezkuntzari garran­tzi haundia ematen diogu. A.U.: Eta hori kokatu behar da momentuan. Udalak, LKS­ren bidez, herrian kultur mailan zein behar dauden ari da aztertzen. Eta Siadecorekin azpiegitura beharrak. Beha­rrak zein diren galdetzen ari da eta gero Udalak baloratuko du. Udalaren prozesua orain etorri da, zergatik? Gai hori kalean dagoelako. J.N.: Gu aspaldi hasi ginen eta hasieratik egitasmo parte hartzaile bat bezala planteatu genuen. Orain Udalaren prozesu parte hartzailea etorri da. Elkarrekin topo egin dugu. Ixiar Egiguren: Parte har­tzeko aukera ikusi dugu; proiek­­tu honek lekua du prozesu parte hartzaile horretan. 

Herriko talde mordoska batekin bildu zarete dagoeneko?
Amagoia Etxeberria: 4 buelta egin ditugu talde guztiekin, 15-20 talde deitu ditugu, eta 12-15ekin bildu gara. Politi­koe­kin berriz, 2 buelta egin di­tu­gu. Orain arte, batez ere, bi­lera horietan esandakoak bildu ditugu, denok esandakoak.

Zein harrera izan du zuen egitasmoak herriko taldeen aldetik?
A.E.: Behar ezberdin asko daude. Lokal beharra da nabarmenena; sinergia berria lantzeko beharra dago.

J.N:: Argi dagoena da, talde gehienek dugula azpiegitura beharra.

A.U.: Hori da hain zuzen, lortu dugun gauza politetako bat: talde bakoitzak ez begira­tzea bere zilborrari bakarrik, herriari begirako ikuspegia izatea lortu dugu, Hernaniri begirakoa, kultur mailan eta; hori garrantzitsua da. Udalaren prozesu parte har­tzailean proposamen ezberdinak izango dira eta aukeratu egin beharko da. Ez da kasualitatea hor gauden gehienak Kulturolakoak izatea.

J.N.: Bi urtetako hausnarketa hor dago eta hausnarketa egina dago. Herritarrekin egindako bileretan ekarpenak jaso­tzera joan gara batez ere.

I.E.: Gure proposamena zen ideia aurkeztu, jarrerak ikusi, proposamenak jaso eta denak batera egitea. Saiatu gara denak ados jartzen.

A.E.: Prozesua oso ona izan da, besteen errealitatea ezagu­tzea, enpatia hori, besteen beharrak ezagutzea. A.U.: Talde askok ikusten dute auditorio baten beharra; baina gure asmoa zabalagoa da, heziketarako eta, beste antolaketa bat... Guztia bateragarria da. A.U.: Nik hasieratik esan dut, ez ditugula mugak jarri behar, espazio aldetik eta... gestioari ere garrantzia ematen diogu guk. I.E.: Taldean gaudenontzat esperientzia positiboa izan da; adin ezberdinetako jendea bildu gara, esparru ezberdinetakoa... Eta ikusi dugu badagoela aukera gure proiektua zabaltzeko.

Udalak parte hartze prozesua ireki du herritarren beharrak ezagu­tzeko.

A.E.: Bai, hor gaude. Orain arte aipatu diren behar gehienak Kulturolakoak izan dira. A.U.: Udalaren jarrera txalogarria da, egia esan. Hala ere, asko dago hobetzeko bere aldetik eta gure aldetik. Prozesu parte hartzaileen kontu hau berria da denontzat. Elkarrizketa hasieran Kafe Antzokia aipatu duzue. Hasierako ideia hori zen, baina bilakaera bat izan du eta orain ez da hori gure asmoa, beste dimentsio bat du; lan egiteko gune bat sortu nahi dugu. Horregatik ematen diogu horrelako garran­tzia fabrika kontzeptuari, lan egiteko gune izan nahi baitu; heziketa gunea ere izan nahi du. Gestioari ere garrantzi haundia ematen dio­gu, espazio hori nola biziko du­gun.

I.E.: Leku irekia nahi dugu, edonorentzat.

J.N: Hala ere, ez dugu ahaztu behar euskerarentzat erreferentziala izango dela. A.U.: Besteei ateak itxi gabe; aberasgarria baita.

Zein forma izango luke orduan?

A.U.: Bere garaian aipatu genuen Goiz Eguzkiko azpiko aldean zerbait egin zitekeela. Gainera baldintza egokiak zituen: zentroan, bizilagunei trabarik egingo ez ziena... Hala ere, non jarri ez da hain ga­rran­tzitsua; aurrena erabaki egin behar da egin ala ez, eta gero ikusiko genuke non.

Edonola ere, azpiegitura haundi samarra beharko luke.

J. N.: Talde guztiok suma­tzen dugu azpiegituaren beharra. Dena den, askotan erlazionatzen dugu azpiegitura haun­diekin eta ez du zertan hala izan. Guk batez ere, erabilgarria izango den zerbait nahi dugu.

A.E.: 600 lagun bilduko di­tuen gune batez hitz egin izan dugu, baina guk, batez ere, ahalik eta behar gehien asetuko dituen zerbait nahi dugu.

Nola gestionatuko litzateke?

J.N.: Udalak eta lan talde batek eraman beharko lukete.

A.E. Badaude ereduak he­rrian horrela gestionatuak; Milagrosa esate baterako, hiru taldek kudeatzen dute eta Udalarena da lokala.

A.U.: Argi dago herriak kudeatu behar duela, ez Uda­lak edo enpresa batek. Arau­dia ere denon artean erabaki beharko genuke.

Ez da proiektu makala.

A.E. Guretzat oso aberasgarria izan da prozesua bera eta ilusioa ere piztu digu. I.E.: Agian ez da hain zaila horrelako proiektua martxan jartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!