Hernaniko pelotariak prest daude Bergararen kontrako final haundirako

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 14a, 02:00

HERRI Arteko Pelota Txa­pelketako finala jokatuko du gaur Hernanik Bergararen kontra. Bi taldeek ere nor­bere herriko pelotaririk one­nak aterako dituzte fron­toi­ra, txapela eskuratzeko as­motan. Partidua goizeko 10:30­etan izango da, Do­nos­tiako Atano III pelotalekuan. Hernanik Herri Arteko Txapelketako zortzigarren fi­nala du gaurkoa, eta ho­rie­tatik 7 azken hamar urteetan jo­­katuko ditu. Bergarak, al­diz, laugarren finala jo­ka­tu­­ko du, 23 urte finalik jo­katu gabe pasa ondoren. Hernanik, Berastegi (5-1), Ataun (4-2), Azpeitia (4-2) kanpoan utzita lortu du fi­na­lera pasatzea. Bergara aldiz, Andoain (3-3), Az­koi­tia (4-2) eta Donostia (4-2) kan­po­ra­tuta iritsi da finalera.

Final parekatua
Printzipioz, fi­nal berdindua aurreikusten da. Ka­de­teetan, Bergara aterako da fa­borito eta jubeniletan Her­nani. Senior mailako par­tiduak era­baki lezake gaurko finala. Kadete mailan, Lujanbio eta Elorzak jokatuko dute Hernanitik, eta Bergaratik, Ga­llastegi eta Rezustak. Par­tidu honetan, Bergarako Re­zusta pelotari ezkerrak do­minatzea espero da, partidu honetako maila altueneko pe­lotaria baita. Hala ere, Her­nanik baditu aukerak aban­taila hartzeko, Her­na­niko pe­lotariak sasoi ede­rrean dau­delako, eta bes­talde, Ber­garako kadeteek pre­­sio haun­dia izango dute­la­ko par­tidu honetan, izan ere, partidu hau galtzen badute finala galtzeko aukera haun­diak izan di­tza­ke Bergarak. Jubeniletan, Hernanitik Ojuel­-Gorrotxategi aterako di­ra, eta Bergaratik, Rezusta eta Irizar. Hernaniko bikotea ate­rako da partidu honetan fabo­rito. Izan ere Arrieta Gravn torneoko txa­pel­duna da. Par­tidu hau izango da finaleko partidu de­sore­ka­tuena. Senior mailan, Ojuel eta Gorrotxategi aterako dira Hernanitik, eta Bergaratik, Mu­guruza lehengusuak. Par­­tidu oso berdindua es­pe­ro da, eta seguruenera, hau­xe izango da finala erabakiko du­en partidua. Herna­niko bi­kotea bikote sendoa da. Aitor Go­rro­txategi atzelaria maila altua erakusten ari da eta Paul Ojuel aurrelaria au­rre­ra­pauso haundiak ari da ematen. Bergarako bi­ko­tea ere ez da nolanahikoa. Biak ere aurrelariak dira, bai­na txapelketa honetan bikote bezala ari dira jokatzen. Ander Muguruza da atzelari lanetan ariko dena, eta esan daiteke Herri Arteko Txa­pelketako sorpresa izan dela, atzelari lanetan lana txukun egiten ari baita, eta aukera duenean aurrean ere aritzen da. Partidu honetako klabea nerbioak kontrolatzea izan­go da. Printzipioz Hernanik atera beharko luke partidu honetako faborito, baina horrelako final batean edo­zer gauza gerta daiteke.

Partidura joateko deia
Hernaniko pelota elkarteak he­rritarrei dei egin die fi­na­lera joateko, «finalean Axeri Dan­tzaren abestia en­tzutea herna­niarrek galdu ezi­nezko hitzordua baita».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!