EGURALDIA lagun, bosgarren Hip Hop eguna izan zen atzo Tilosetan. Hip Hoparen bueltako kontuak kalera atera zituzten: spraiekin muralak edo graffitiak egin zituzten; lurrean barrena break dantza egin zuten; musika base batzuen gainean abestu edo rapeatu zuten; eta biniloekin jolastu edo scratchak egin zituzten.
Aukera paregabea izan zen atzokoa herriko eta inguruko hip hop zaletuak elkartu eta elkarren berri izateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!