Herrian Umeen Etxea sortzea bultzatzeko elkartu da guraso talde bat

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 14a, 02:00

HERRIKO hainbat guraso el­kartu eta herrian Umeen Etxea sortzea bultzatzeko la­nean hasi da. Guraso talde ho­nek azaldu du Marigorri haur­­tzaindegi-ludoteka uz­tai­laren 31n itxiko dutela eta pena haun­diz hartu du­tela berria. Azaldu dute haur­tzaindegiak 0-8 hau­rren­tzako zerbitzu ugari es­kain­tzen dituela: haur­tzaindegia, lu­do­teka, umeak ikastolara era­man edo ekarri, ordukako ego­naldiak, urte osoan zehar irekita izaten dela, ordutegi za­bala duela, edozein ga­raitan plaza hartzeko aukera izaten dela, eta gurasoen beharretara egokitzen dela. Her­nanin aukera hauek zentro honek bakarrik ema­ten dituela az­pimarratu dute. Zerbitzua ixteak hutsune haun­dia utziko duela na­barmendu dute: «zer egingo du­gu orain behar hau dugun hainbat eta hainbat gu­rasok? No­ra eramango ditugu hau­rrak? Lana egiteari utzi behar al diogu? Zein da irten­bidea?». Haur­tzaindegi zer­bitzuaz gain beste behar ba­tzuk ere aipatu dituzte, esa­terako, umeei titia emateko edo elikatzeko gela aproposa, kerik ga­bekoa, eta umeekin egoteko aterpe edo jolasteko gela.

Umeen Etxea sortzea bultzatzeko bilera
Gai honen inguruan kez­ka­tutako gurasoek guraso el­kartea sortu du­te, Haur Etxea sortzea sustatzeko, Marigorri Haurtzaindegiak emango li­tuz­keen zerbitzuak izaten ja­rraitzeko, besteak beste. Uste dute 20.000 biztanleko herri batek merezi duela horrelako zerbitzua. Gai honi buruz hitz egi­teko udalarekin bildu dire­la ere azaldu dute, «udalaren la­gun­tza beharrezkoa denez, berarengana jo genuen, baina haurreskola bat herrian ba­dagoenez lagundu ezin di­gutela esan digute. Guk berriz ezin dugu erantzun horrekin konformatu. Gure haurrek ez al dute merezi umeen etxe bat gure herriko zaharrek duten bezala? Arazo pertsonala ala soziala dela uste duzue? Zer deri­tzozue?». Eskaera honekin ados daudenekin bilera deitu dute ekainaren 17rako. Arra­tsal­de­ko 19:00etan egin dute hi­tzor­dua Gudarien plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!