HERRIKO ikastetxeetako ikasleek eta Hernani musika eskola, Kantuz musika eskola eta Ttarla dantza taldeko ikasleek bat egin zuten atzo eguerdian Preludio Txikian. Musika eta dantza uztartuta emanaldi bikaina eskaini zuten, Preludio haundiaren batere inbidiarik gabea. San Joanak iragartzeko kontzertuan ohikoak diren kantuak beste hainbat doinurekin uztartu zituzten, hala nola, Mikel Laboa eta J. Artzeren Txoriak Txori, Alaitz eta Maiderren Amets bat, eta Kortatuaren Sarri sarri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!