HAURREN IRAGARPEN KONTZERTUA

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 13a, 02:00

gaur eguerdian, herriko ume eta gazteek Preludio Txikia egingo dute. Horre­tarako, ikastetxeetako, Kan­tuz Musika Eskolako eta Ttarla dantza taldeko kideak elkartuko dira eta emanaldi ederra eskainiko dute, gauera arte itxoin gabe. Eguerdiko 13:00­e­tan izango da, Plazan.


Parte hartzaile mordoska
Herriko bost ikastetxeetako umeak izango dira bertan beren onenak ematen: Elizatxo Ikastola, Inmaculada Ikastetxea, Langile Ikastola, Txirrita Ikastetxea eta Uru­mea Ikastolako umeak plazan izango dira, musika tresnak eskutan dituztela. Hernani Musika Eskola­ko, Kantuz Musika Eskolako eta Ttarla dantza taldeko gazte mordoska ere plazan izango dira, kideek jotako doinuak jarraitzen.

Gustoko errepertorioa
Errepertorioa berriz, gustoko piezekin osatu dute; asko dantza doinu eta abesti ezagunak dira, esate baterako, Amets bat Alaitz eta Mai­de­rrena, eta Sarri Sarri Kortatu taldearena. Abesbatzak, akordeoi taldeak, bandak, txistulariek, teklado taldeak eta biolin taldeak, denek batera, hiruzpalau pieza ezagun joko dituzte, besteak beste, Ima­nol Urbie­taren Behin Betiko.

EGITARAUA
Txalapartariak eta albokariak.
Ttarla dantza taldea eta txistulariak:
Inguruko dantza (herrikoia) eta Lantzeko Inauteria (herrikoia).
Lehen Hezkuntza: 5garren eta 6garren mailak:
Txoriak Txori (M. Laboa/J. Artze); Amets bat (Alaitz eta Maider); Sarri Sarri (Kortatu).
Trikitilariak:
Pozez beterik (herrikoia) eta Mama Ines (herrikoia).
Abesbatza, akordeoi taldea, banda, txistulariak, teklado taldea eta biolin taldea:
Behin betiko (Imanol Urbieta); Hernaniko martxa (herrikoia; Kerman Perezek eta Jon Artuzamunoak moldatua); Mendirik mendi (Jose Antonio de Erauskin); San joan zortzikoa (Conde de Torre-Muskiz-ek moldatua).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!