Hernaniko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dei egin die herritarrei Ion Anza iheslari politikoaren desagerketa sa-
latzeko manifestazioan parte hartzeko. AAMk azaldu duenez, «gai honen inguruan jasotako informazioa kontuan izanda, desagerketa honen atzean gerra zikinaren zantzu argiak daude». Manifestazioa gaur, arratsaldeko 17:30etan aterako da Donostiako Boulebarretik,
Non da Ion? lemarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!