Herrian hondakinen gaia landu nahi duen taldea sortu da. Aste honetan hitzaldi bat antolatu dute atez ateko zabor bilketaren inguruan. Gaur erakusketa jarriko dute norbere etxean zabor organikoa konpostatzeari buruzkoa, Plaza Berri eta Txantxangorri elkarte artean, goizeko 11:30etatik 13:00etara. Helburua da herrian ahalik eta etxe gehienetan konposta egitea bultzatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!