Zaindariaren eguna ospatuko dute gaur San Antoniotan

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 13a, 02:00

ASPALDI  hasi zituzten Ereño­tzun festak, hala ere, gaur eta bihar izango dituzte egun haundiak, ekitaldiz bete-beteak. Gaur bertsolariak eta batez ere herri kirolak izango dira nagusi. Goizean herri kirolen erakustaldia izango da, eta arratsaldean, desafioa.


Mezak
Gaur San Antonio eguna izaki, ezin meza falta San An­tonio parrokian; goizeko 08:00­etan izango da bat, eta bigarrena, me­za nagusia, 10:30­etan.


Bola eta toka saioak
Ereñotzun tokan eta bolan aritzeko joera haundia dago; ez alperrik, orain berriro, ereñotzuarrak Euskal Herriko Bola Txapelketan ibiliak dira. Goizean eta arratsaldean izango dira tiraldiak eta bola tiraldia Hernaniko txapelketarako saio puntuagarria izango da. Herri kirolak Urtero bezala, aurten ere ez dira herri kirolak faltako Ereñotzuko jaietan. Joxe An­gel Sarasola hizlari dutela, Ander Erasun eta Ugaitz Mugerza ariko dira aizkoran; eta Unai Lertxundi eta Agustin Landar­bide harri jasotzen. Ondoren, bertsolariak izango dira. ‘Desapiyua’ Roxario Pikabea ereño­tzua­rra Jon Larraren aurka ariko da, aizkoran eta korrika, zein baino zein gehiago. Plazan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Ko­rri­­ka saioa egin bitartean, Imanol Paollak eta Suharri Goardik harri jasotzeari ekingo diote.

GAURKO EGITARAUA

-12:30 Herri kirolak
plazan: aizkolariak
eta harri jaso­tzaileak.
-Ondoren, Bertsolariak:
Jexux Mari Irazu eta
Jokin Sorozabal.
-10:00-12:00/17:00-18:00 Bola eta Toka txapelketa
(Hernaniko txapelketarako saio puntuagarria).
-18:00 Bertsolariak:
Jexux Mari Irazu eta
Jokin Sorozabal.
-Ondoren, Desapiyua:
Jon Larrañaga Larra
eta Roxario Pikabea
aurrez aurre. Egin beharrekoa:
kana erdiko 4 enbor
moztu eta 6 km korrika.
Bitartean, Imanol Paolla eta
Suharri Goardi 100 kiloko harri
zilindrikoarekin.
-00:00 Laiotz taldearekin
parranda goizaldera arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!