HERNANIKO Eusko Alkartasunako Hiri Batzarrak Alkarbide erakunde politiko berriarekin bat egitea erabaki du, aho batez. Horrela adierazi dute prentsara bidalitako idatzi baten bidez.
Alkarbidek Eusko Alkartasunaren jatorriko ideiak defendatuko dituela diote idatzian eta adierazi dute ez daudela ados EAk hartutako norabidearekin: «EAk Ezker erradikalaren mundura joateko hartutako norabidea eta barne demokrazia ezak erabaki gogor hau hartzera derrigortu gaitu. Hernaniko EAko batzarra, eta gure botoemaile gehienak, ez gara identifikatuta sentitzen alderdiak hartutako desbideratzearekin. Ezker Abertzaleko mundu erradikalarekin ez gaitu ezerk lotzen eta lotsagarria iruditzen zaigu alderdiko zuzendaritzak erasotu gaituztenekin estrategia bateratua egin nahi izatea». Hernaniko bi zinegotziek prentsa oharrean adierazi dute, berretsi egiten dutela 2007an herritarrekin hartutako konpromisoa.
Hernaniko Kronika Hernaniko zinegotziekin elkarrizketa prestatzen ari da. Datorren astean argitaratuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!