Denboraldiko bazkaria gaur Xalapartan

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 13a, 02:00

Arraun elkarteko arraunlari, entrenatzaile eta gurasoak denboraldi bukaerako bazkaritan elkartuko dira gaur, Xalaparta elkartean. Bestalde, ekainaren 20an, goizeko 11:30etatik aurrera Fermin Etxeberriaren omenezko bigarren memoriala izango da. Bestalde, arraun elkarteak jakinarazi du, klubaren Plan Estrategikoa osatzen ari dela, uztailean Gipuzkoako Foru Aldundian aurkezteko. Diputazioak Gazteentzako Kirola Sustatzeko Plana jarri zuen martxan eta Plan Estrategikoa osatzea da jarri duten baldintzetako bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!