Herri mailako txapelketako aurreneko tiraldia gaur Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 13a, 02:00

Hernani mailako bola txapelketako aurreneko tiraldia izango da gaur Ereñotzun, San Antonio jaien barruan. Tiraldia goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara izango da. Izena ordutegi horren barruan eman daiteke. Txapelketak beste bi tiraldi izango ditu, ekainaren 21ean Goiz Eguzkiko bolatokian; eta ekainaren 25ean, Benta Berriko bolatokian. Azken hau San Joan jaietako tiraldia ere izango da. Bestalde, joan den larunbatean Euskadiko Txapelketako tiraldia izan zen Amorebietan. Ibon Miner ereñotzuarrak 12garren egin zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!