Alzheimerrak jota dauden gaixoak zaintzen dituzten pertsonentzako laguntza taldea biltzen da Hernanin urtean zehar. Asteazkenean bulegoa utzi eta mahai baten bueltan bildu ziren, Zumitza jatetxean.
Gaixoen ingurukoak
Alzheimerrak jotako gaixoak zaintzen dituzten pertsona hauek, gehienak, familiako eta inguruko pertsonak dira. Joan den asteazkenean zaintzaileez gain, gaixoren bat ere bazen, baita taldeko psikologoa ere, Arantxa Sein; denak Sendian programakoak.
Zaintzaileak zaindu
Urte osoan zehar egiten dituzten bileretan zaintzaileak, senitartekoak eta psikologoa biltzen dira. Bileren helburua da zaintza lanetan dabilen pertsonari nolabaiteko babesa ematea, taldeko kideen esanetan «esperientzia gogorra delako eta konpartitzeak on egiten duelako».
Laguntza bilerak
Laguntza taldea irailean hasiko da biltzen berriz. Inork parte hartu nahiko balu, Ongitza Zerbitzura, Sandiusterriko egoitzara, jo besterik ez du informazio eske, edo 943 557 854 zenbakira deitu eta han baloratuko dute kasua.