HERNANIKO pelotazaleek galdu ezineko hitzordua dute bihar Donostiako Atano III frontoian. Hernanik Herri Arteko Pelota Txapelketako finala jokatuko du Bergararen kontra. Goizeko 10:30etan hasita. Biharkoa hernaniarren 8garren finala izango da.
Senior mailako
partidua klabea
Biharko finala nahiko berdindua izango da. Kadetetan, Lujanbio eta Elorzak jokatuko dute eta Bergaratik Gallastegi eta Rezustak. Printzipioz, Bergarakoak aterako dira faborito. Jubenil mailan, Arrieta eta Aizpitarte IIk jokatuko dute Hernanitik, eta Bergaratik, Rezusta-Irizarrek. Oraingo honetan hernaniarrak izango dira faborito, Arrieta Gravn Torneoko txapelduna eta kategori haundiko pelotaria baita. Senior mailan, Ojuel eta Gorrotxategik jokatuko dute Hernaniren izenean, eta Bergararen izenean, Muguruza lehengusuek. Partidu honek erabakiko du aurtengo txapelduna.
Hernaniko pelota elkarteak dei egin die herriko pelotazaleei bihar Donostiara joateko, «finalean Azeri Dantzako doinuak abestu eta entzutea galdu ezinekoa baita hernaniarrentzat».