Legazpiko Sidenorreko langileak Hernanin izan ziren asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 12a, 02:00

asteazkenean Legaz­pi­ko Sidenor enpresako langileak izan ziren Her­nanin. Her­naniko ELA sindikatuak azaldu duenez, Le­gazpiko Side­no­rreko langile guztiek urtarrilaren 1­etik lan erregulazio espedien­tea dute. Azal­du dute espedientea erabatekoa dela eta inork ez duela lanik egiten. Sin­dikatuaren esanetan, badirudi Le­gazpiko lantokia itxi egin nahi dutela. Asteazkenean herrian ba­rrena ibili ziren langileak enpresaren itxiera salatzeko eta Banco Santanderreko egoitzara joan ziren beraien aldarrikapenak egitera. Hernaniko ELA sindikatuak elkartasuna adierazi die langileei: «beraien borroka honetan ez daude bakarrik. Krisi ekonomiko honetan inork ez dugu atzera pausorik emango».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!