Haurrentzako ekitaldiak, zikiro jatea eta Traketsekin dantzaldia gaur Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 12a, 02:00

san Antonioak bete-betean daude Ereñotzu aldean. Gaur ekintzez eta festa giroz betetako astebukaerako egitarauari emango diote hasiera. Arratsalde partean haurrentzako ekitaldiak izango dira: 15:00etan, Txirrita Ikas­tetxeko ikasleen emanaldiak izango dira; 17:30etan, haur jaialdia izango da futbol zelaian, eta segidan, txokolate jatea. Arratsaldeko 20:30etan ur­teroko zikiro jatea egingo du­te, plazan. Gauean Trakets taldeak girotuko du parranda.

Irubidieta-Ugaldetxon atzo
Atzo goizean Irubidietan eta arratsaldean Ugaldetxon izan zen festa. Bola tiraldia, bertsolariak, pelota partiduak eta Kupelaren erromeriarekin gozatzeko aukera izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!