Errugbi Eskolako azken entrenamendua izango da bihar Landaren. Horrekin batera eskolako gurasoen bilera ere izango da, arratsaldeko 20:30etan. Denboraldiaren balantzea egingo dute, ekainaren 20an egingo duten Aquaparkerako bidaiaz hitz egingo dute eta baita ekainaren 21ean izango den eskolako bazkariaz ere. Taldeko argazkia ateratzeko ere aprobetxatuko dute. Azken entrenamendua dela eta kamisetak jasoko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!