uR parkeko putzuetan plisti-plasta ibiltzeko aukera aparta izango da gaurtik aurrera, gaur irekiko baitute. Ekainaren 20ra bitartean, astean zehar, arratsaldez irekiko dute, 15:30etatik 20:30etara. Asteburuetan egun osoan zehar irekiko dute, 11:00etatik 20:30etara, baita ekainaren 20tik aurrera ere. Ur parkea irailaren 13an itxiko dute printzipioz. Ur parkea ireki aurretik, hainbat obra egin dituzte. Esate baterako, igerileku inguruko baldosak aldatu dituzte irristatzearekin izan diren arazoak sahiesteko. Bestalde, aldageletako lurra ere aldatu dute. Taberna ere irekiko dute. Bertan, edariak, bokatak, pizzak, pintxoak eta bestelako litxarkeriak jan eta edateko aukera izango da. Ur parkerako abonuak kiroldegin egin daitezke.