SAN Antonioak ospatuko dira gaur goizean Irubidietan, eta arratsaldean, Ugaldetxon. Goizeko 11:30etan hasiko da festa Irubidietan, bola eta toka txapelketarekin. Xabier Legarreta eta Agin Rezola bertsolarien lehen saioa izango da tartean. Hamaiketakoa egiteko aukera ere izango da Irubide jatetxean.
Ugaldetxon arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da festa giroa. Pelota partiduak izango dira lehendabizi. Palaz, Lizeaga-Pagolak Otxotorena-Zabalegiren kontra jokatuko dute; eta eskuz, Zapiain-Lizeagak Noble-Elorzaren kontra. 19:00etatik aurrera toka txapelketa izango da. Segidan, Xabier Legarreta eta Agin Rezolak bigarren bertso saioa eskainiko dute. Iluntzean, 20:30etatik aurrera, Kupela taldeak jarriko du dantza eta festarako giroa Ugaldetxon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!