Alkoholiko Anonimoek hitzaldi informatiboa emango dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 11a, 02:00

ALKOHOLIKO Anonimoek, mundu mailan, 74 urte bete­ zituzten atzo. Lehenen­go el­kartea AEBetako Ohion sor­tu zen, eta pixkanaka-pixkanaka zabaltzen joan ziren. Hernanin ere sortu zen taldea, 1968garren urtean, San­ta Barbara Alkoholiko Ano­nimoen taldea (Grupo Santa Barbara de Alcoholicos Ano­nimos) izenarekin. Urteurrena aprobetxatuta, gaur hitzaldi informatiboa eskainiko dute, arra­tsaldeko 19:00etan, taldeak gaur egun duen egoi­tzan, Sandius­terriko bajoetan.

Gaixotasun sendaezina
Al­koho­lismoa gaixotasuna dela garbi utzi nahi izan dute, eta taldea inongo sek­ta edo alderdi politikorekin loturarik ez duela ere bai. Eraba­kiak norberak hartzen dituela eta inor ezertara be­har­tzen ez dutela ere garbi utzi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!