Patxi Apezetxea Hernaniar Bikain izendatuko dute ekainaren 20an

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 10a, 02:00

Xalaparta elkarteak urtero Hernaniar Bikain izendatzen du herriko petsonaren bat. Aurtengoan Patxi Apezetxea omentzea erabaki dute. Txistuaren munduan, partiturak berreskuratzen, konpositore bezala, eta kontzertu eta lehiaketak antolatzen egindako lana eskertu nahi diote, baita hezkuntza eta enpresa arloan egindako lana ere. Ekitaldia ekainaren 20an izango da. 19:00etan meza izango da; 20:00etan txalapartarien emanaldia; 20:30etan Patxi Apezetxeari harrera egingo diote; segidan afaria egingo dute; museko sariak banatuko dituzte; eta bukatzeko Hernaniar Bikain izendatuko dute Patxi Apezetxea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!