Ekainaren 16an izango den solstizio jaialdirako sarrerak

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 10a, 02:00

Ekainaren 16an, udako solstizioko jaialdia izango da Chillida Leku museoan. Bertan urteko egunik luzeenetaz gozatzeko aukera izango da. Iluntzea aprobetxatzen dute ekitaldi bereziren bat egiteko. Aurtengoan Aukeran dantza taldearen laguntzaz eskulturaz eskultura joateko aukera izango da, klarinetea, xirula eta ahotsaz lagunduta. Jaialdia su eta piroteknia ikuskizunarekin bukatuko da. Biteri kultur etxetik jakinarazi dute sarrerak salgai daudela bertan, 6 euroko prezioan. Egunean bertan 12 euro balioko dute sarrerek. Jaialdia gaueko 21:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!