Hernaniko Udalak azterketa bat jarri du martxan Hernaniko kultur eskaera ezagutze aldera. Hernaniarrek kultur arloan zein behar dituzten ezagutu nahi dute, gaur egun dagoen kultur eskaintzarekin alderatzeko eta etorkizuneko kultur politika bat osatzeko. Inkestak egiteko asmoa dute, guztira 400 bat. Jakinarazi dute egun hauetan LKS enpresako langileak kalean ariko direla inkestak egiten. Herritarrak animatu dituzte galderak erantzutera. Bestalde, Biterin kutxa bat jarri dute edozein ekarpen egiteko. Inkesten emaitzak jasotzean, lan taldeak osatuko dira emaitzak baloratzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!