aste honetan hondakinen inguruko hitzaldia eta erakusketa izango dira herrian. Hondakinen kudeaketa edo gestio alternatiboak, konpostajea eta atez ateko bilketa, esaterako, bultzatu nahian dabiltzan herritar talde batek antolatu du.
Jordi Colomerren
hitzaldia bihar
Hitzaldia bihar izango da eta bertan Jordi Colomerrek hitz egingo du. Colomerrek etxez etxeko zabor bilketan esperientzia zabala du eta Usurbilen martxan jarri den atez ateko bilketa martxan jartzerako garaian aholkulari lanetan aritu da. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin.
Hitzaldia bukatzerakoan, bilera antolatu dutenek proposatuko dute herrian hondakinen gaia lantzean interesa dutenek talde bat osatzea.
Erakusketa larunbatean
Bestalde, larunbatean, Plaza Berri eta Txatxangorri artean etxeko zaborra konpostatzeari buruzko erakusketa izango da. Erakusketaren asmoa da, herrian ahalik eta etxe gehienetan nork bere konposta egitea bultzatzea.