Gaur hasiko dira Ereñotzuko San Antonioak, etxaferoak botata

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 10a, 02:00

GAUR arratsaldeko 20:00 ­e­tan, kanpai hotsekin eta etxaferoak botata, hasiko dira Ereñotzuko San Anto­nio­ak. Animazioa aprobetxatuta, po­te batzuk hartzeko hitzordua egin dute, segidan.

Bihar Irubidieta eta Ugaldetxon
Bihar goizean, Irubidie­tan, eta arratsaldean, Ugal­detxon izango da festa. Irubidietan, bola eta toka txapelketa izango da goizeko 11:30etatik au­rrera. Agin Rezola eta Xa­bier Legarreta ere izango dira bertsotan. Arratsaldean, Ugal­­­de­txon, pelota partidu­ak jokatuko dira, 17:30etatik au­rre­ra. Toka txapelketa ere izan­go da segidan, baita ber­tso­larien bigarren saioa ere. Iluntzean Kupela taldearekin dantzan aritzeko aukera izango da.

Ostiraletik igandera Ereñotzun
Ostiral arratsaldean, Ere­ñotzun haurrentzako ekitaldiak izango dira: Txirrita ikas­tetxeko haurren emanaldiak; haur jaialdia eta txokolatada. Afaltzeko zikiro jatea prestatuko dute. Gauean Tra­ketsekin dantzaldia izango da. Larunbatean, San An­to­nio egunean, herri kirolak izango dira nagusi Ere­ño­tzu­ko plazan. Eguerdian aizkolari eta harri jasotzaileak izango dira, eta 18:00etan, Jon La­rrañaga eta Rosario Pika­bearen arteko desapiyua, aizkoran eta korrika. Jesus Mari Irazu eta Jokin Sorozabal ere izango dira bertsotan. Gau­e­an Laiotzek girotuko du pa­rranda. Igandean, sagardo probaketa antolatu dute eguerdi par­tean. Ttarla dantza taldearen emanaldia ere izango da, aldi berean. Arra­tsal­dean, bertso jaialdia izango da eta jaietako errifaren zozketa egin ondoren, San Anto­niotako bukaera ekitaldia izango da. 

EGITARAUA

Ekainak 10, asteazkena
20:00 Festen hasiera, kanpaiekin eta etxaferoekin.
Segidan herri poteoa.
Ekainak 11, osteguna
• FESTA IRUBIDIETAN:
11:30 Bola eta toka txapelketa.
Bertsolarien lehen saioa: Xabier Legarreta eta Agin Rezola.
Hamaiketakoa Irubide jatetxean.
• FESTA UGALDETXON:
17:30 Pelota partiduak, Ugaldetxoko frontoian:
-Neskak palaz: Lizeaga-Pagola/Otxotorena-Zabalegi.
-Mutilak eskuz: Zapiain-Lizeaga/Noble-Elorza.
19:00 Toka txapelketa.
Ondoren, bertsolarien bigarren saioa.
20:30 Kupela taldearekin erromeria.
Ekainak 12, ostirala
15:00 Txirrita ikastetxeko kurtso bukaerako jaialdia, kultur etxean.
17:30 Haur jaialdia, futbol zelaian.
Ondoren, txokolatada.
20:30 Zikiro jatea, plazan. Txartelak salgai Ur-mia elkartean eta Irrintzi tabernan.
00:30 Denak plazara.
Ondoren, Trakets taldearekin parranda.
Ekainak 13, larunbata
12:30 Herri kirolak plazan. Hizlaria Joxe Anjel Sarasola. Ander Erasun eta Ugaitz Mugerza aizkolariak; Unai Lertxundi eta Agustin Landarbide harrijasotzaileak.
Ondoren, Jexux Mari Irazu eta Jokin Sorozabalen bertso saioa.
10:00-12:00/17:00-18:00: Bola eta toka txapelketa.
18:00 Jesus Mari Irazu eta Jokin Sorozabalen bertso saioa.
 Ondoren, desapiyua. Jon Larrañaga, Larra eta Rosario Pikabearen artean. Imanol Paolla eta Suharri Irazustabarrena Goardi harri jasotzen.
00:00 Laiotz taldearekin parranda goizaldera arte.
Ekainak 14, igandea
08:30 Hernaniko txistulariekin diana.
11:30 Sasgardo probaketa.
12:00 Ttarla dantza taldearen emanaldia.
19:00 Bertso jaialdia: Joxe Agirre, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Iker Zubeldia eta Igor Elorza.
Ondoren jaietako errifaren zozketa.
Jarraian, Festei bukaera emango zaie, suziriak botata.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!