«Marianek Alkate gisa egiten duen lana epai dezaketen bakarrak hernaniarrak dira»

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 10a, 02:00

ATZO arratsaldean agerral­di masiboa egiteko deia egin zuen Hernaniko Ezker Aber­tzaleak, Marian Bei­tia­la­rran­goitia Alkatearen kontrako epaia salatzeko. Iruñean izandako ekitaldi politiko ba­tean esandakoengatik, terrorismoa go­ratzea leporatu dio Au­zitegi Nazionalak, eta urte beteko kartzela zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioa ezarri dizkio.


«Epaia politikoa»
Agerraldian adierazi zuten Alkatearen kontrako epaia politikoa dela eta Hernaniko Ezker Abertzalea ez duela sorpresaz harrapatu, «inten­tzioa garbia da Hernaniko Ezker Abertzalea udaleetik kanporatzea». Auzitegi Na­zio­­na­lari zilegitasunik ematen ez diotela salatu zuten, «Ma­rianek egiten duen lana epai dezaketen bakarrak hernaniarrak baitira». «Maitasun sentimendu bat adierazteagatik Alkatea eta harekin batean herri honen gehiengoa» epaituko dutela ere nabarmendu nahi izan zuten, eta horrekin batera eskertu zuten, «hernaniarrek emandako berotasuna». Udal ordezkari politikoei eskatu zieten «ez dezatela epai hau beraien interes politikoa eta partidisten mesedetan erabil­tzeko tentaldian erori». Bukatzeko, epaia Euskal Herria eta Espainiako Estatua­ren arteko gatazka politikoaren barruan kokatu zuten, eta adierazi zuten «elkarrizketa eta negoziazioa direla gatazka gainditzeko modu bakarra».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!