berriak merkatari eta ostalarien herriko elkarteak antolatuta, Haragi Eguna izan zen larunbatean. Aurtengoan 100 kilo saiheski eta 25 kilo saltxitxa erre zituzten, baita jan ere, bertara gerturatu zirenen artean. Nahiz eta zaparradaren bat edo beste bota, herritarrek ez zuten atzera egin, eta gustora jan zuten mokadu bat, edari eta musikaz lagunduta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!