OSTEGUNEAN irekiko dute Mendi Mendiyanen dagoen ur parkea. Joan den astean iragarri zutenez, gaur zen ur parkea irekitzekoa, baina ur parkea egokitzeko lanak direla eta, irekiera eguna egun batzuk atzeratzea erabaki dute. Besteak beste, igerileku inguruko baldosak aldatzen ari dira, irristatzeko arriskua saihesteko. Horrekin batera, aldageletako lurra ere aldatzen ari dira, ur putzuak sortzen zirelako eta ondorioz lurra itsusten ari zelako.
Ordutegia
Ostegunean eta ostiralean ur parkea arratsaldez irekiko dute, 15:30etatik 20:30etara. Ekainaren 20ra bitartean, asteburuetan izan ezik, ordutegi horretan irekiko dute. Asteburuetan eta ekainaren 20tik aurrera, egunero, egun osoan zehar irekiko dute, goizeko 11:00etatik 20:30etara.
Bestalde, taberna ere irekita izango da aurtengoan; sorosleak ere izango dira eta uztailetik aurrera liburutegi zerbitzua irekiko dute.
PREZIOAK:
ABONUAK KIROLDEGIKO
BAZKIDEENTZAT:
• 18 urtetik beherakoak: 28,40 euro.
• 18 urtetik gorakoak: 43 euro.
• Familiarra: 65,10 euro.
ABONUAK KIROLDEGIKO
BAZKIDE EZ DIRENENTZAT:
• 18 urtetik beherakoak: 52, 50 euro.
• 18 urtetik gorakoak: 85,10 euro.
• Familiarra: 129,20 euro.
(Abonuak kiroldegiko bulegoetan
egin daitezke dagoeneko).
EGUN BATERAKO SARRERAK:
• 3 urtetik beherakoek: 2,20 euro.
• 18 urtetik beherakoek: 4,50 euro.
• 18 urte baino gehiago dutenek: 6,60 euro.