Donostian dagoen Galiziako Etxean 100 lagun inguruk Bixente Zaragüeta hernaniarra omendu dute, eta Zentro Erregionalen Lagun egiten duen garaikurra eman diote. Donostiako Aquarium-eko lehendakari den Zaragüetak Xose Antonio Vilaboaren eskutik jaso zuen saria, Zentro Erregionalen elkarteko lehendakariaren eskutik, hain zuzen ere. Horrela, hernaniarrari eskertu nahi izan diote «egiten duen lan guztia, Gipuzkoan bizi diren herri ezberdinetako pertsonen kultura eta elkarbizitza aberasteko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!