Egun guztiko festarekin bukatu zituzten atzo Osiñagako jaiak. Eguerdian, bezperako gautxorienei denbora emanez, 12:00ak aldera hasi zuten jaia. Bertsolari, trikitilari eta pelotariak jo zuten lehenengo saioa, eta bazkalostean indarrak hartuta, auzotarren arteko herri kirolak egin zituzten. Txinga, trontza, harri-jasotzea, bertsoa, ahoko soinua eta trikitia izan zituzten protagonista arratsaldean, eta beste behin ere, indarrean bukatu zuten indarrean hasitako urteroko zita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!