Ikasturteari amaiera emateko, Elizatxo ikastolan kurtso bukaerako jaialdia egin zuten atzo. Gainera atzokoan, protagonistak izan zirenbertako ikasle, irakasle eta gurasoez gain, Joaquin Lazkano eta Mª Jesus Lekunberri. Elizatxo ikastolarekin harreman asko izan duten aiton amonak dira biak. Urte askotan zehar, egunero, umeeak ikastolatik ateratakoan, jostailuak, goxokiak eta palak eraman izan dizkiete, jolas daitezen. Hori guztia eskertzeko asmotan, ikastolak omenaldia egin zien atzo, eta Alkate makila eta lore sorta bat eman zien opari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!