Bazkariak, pelota partidak eta auzo kirolek emango diote amaiera gaur Osiñagako jaiei

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 7a, 02:00

GAUR izango da Osiñagako jaien bigarren eta azken eguna, eta omenaldiak, bazkaria eta auzo kirolak izango dira Arriatsuko es­kolan. Egun osoan zehar, Xapre trikitixa taldea izango da auzoa girotzen, eta jaiei amaiera emateko ardu­ra­dunak ere izango dira. Festa eguna goizeko 12:00etan hasiko dute, au­zokoak gogoratuz beheko zubian. Ondoren, Arria­tsura gerturatuko dira, eta pelota partiduko finalak jokatuko dituzte. Ordubete beran­duago, Osiñaga Jazz Ban­daren emanaldia izango da, auzokideek osatzen duten taldearena. Segidan, auzotar ugari biltzen dituen herri bazkaria izango da, eskolan bertan. Arratsaldean berriz, au­zo­tarrek beren abilezia erakusteko aukera pare­ga­bea izango dute, auzo kirolak izango baitira: tron­tza, txingak, soka tira, saku karrera eta abar.

Imanol `Paolla´garaile abere deman
Atzoko eguna ere festa gi­roan pasa zuten Osiñaga­koek eta bertara hurbildu­tako guztiek. Jende asko arratsal­dean inguratu zen abere dema ikustera. Imanol Paolla eta Azkonobieta izan ziren aurrez aurre, euren zaldia­ eta behorrarekin deman. Dema Imanol Pao­llak irabazi zuen, alde na­barmenarekin, 76 plaza eginda; Azkonobietak 44 egin zituean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!