ASTEBURUAN mendi martxa eta ekitaldia izan da Larraitzetik Auza Gaztelura. Ekitaldiarekin gogora ekarri nahi izan dute garai batean Nafarroak Euskal Herri osoa hartzen zuela eta aldarrikatu nahi izan dute Euskal Herria nazio bat dela. Ekitaldian ehunka lagun bildu ziren, tartean hernaniarrak. Hirugarren urtea da martxa egiten dela eta azpimarratu dutenez, urtetik urtera jende gehiago ari da biltzen. Ekitaldian irakurritako komunikatuan adierazi zuten garai batean Euskal Herriak bazuela estatu bat «Nafarra, eta bortxaz eta armaz suntsitu ziguten. Jende horrek berak demokrazia hitza aho betez darabilen aldi berean nafar herritarroi subiranoak izan gaitezen eragotzi nahi digu».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!