Lizaso gaur itzuliko da frontoietara, Galarretako jaialdiko hirugarren partiduan

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 6a, 02:00

Larunbatero bezala, gaur ere izango da erremonte jaialdia Galarretan. Gaurkoan gainera, Lizaso erremonte jokalaria itzuliko da frontoietara, ligamentuetako ebakuntzatik errekuperatu ondoren. Lizaso eskubiko sorbaldeko ligamentuetatik operatu zuten, eta errekuperaketa uste baino gehiago luzatu da; zortzi hilabete. Gaur jaialdiko hirugarren partidua jokatuo du, Matxin IIIa bikotekidearekin, Agirresarobe eta Etxeberria IIIaren kontra. Jaialdia arra­tsaldeko 16:00etan hasiko da, eta honakoak izango dira gainontzeko partiduak: Ibarzabal-ubizarreta/Matxin IV-Urko; Ezkurra-Urrutia/Uterga-Altuna II-Badiola; eta Bereziartua-Agirrezabala/Etxeberria IV-Ion.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!