Joan den astean jokatu zen Santa Barbara elkarteko mus txapelketako finala, eta Sesmok eta Kakik irabazi zuten. Finala afari eder baten ondoren jokatu zuten, eta irabazleak Titin eta Ajeroren kontra aritu ziren. Bigarren Titin eta Ajero geratu ziren; hirugarren Garmendia eta Garmendia; laugarren Xixa eta Eguren; bosgarren Iñaki eta Txarli; seigarren Bixente eta Fernando; zazpigarren Roberto eta Eusebio; eta zortzigarren Txuso eta Teo. Elkartetik adierazi dutenez, finalaren ostean ateratako argazkiekin arazoak izan dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!