aURTENGOA hirugarren urtea da Emakumea Pelotari eguna egiten dutela. Eguna aitzakia polita izaten da denboraldi osoan zehar ikastaroetan ibili diren pelotariak elkartzeko. Gaurkoan ikastaroetan ibilitako 80 pelotari inguru bertaratuko dira Irurara, gutxi gora behera ikasturtean zehar ibili direnen erdiak.
Txapelketa herrikoia
Gaurko festan, besteak beste, jokatuko da Emakumezkoen Gipuzkoako Partaidetzako IIgarren Txapelketa herrikoia. Txapelketa honetan jokatzen dute ikastaroa izan den herrietako ordezkariek: Arrasatekoek, Azkoitiakoek, Azpeitiakoek, Getariakoek, Zarauzkoek, Donostiakoek, Hernanikoek eta Tolosakoek. Gaurkoan txapelketako final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dira, guztiak Irurako udal pelotalekuan.
Paleta saioa eta bazkaria
Aipatutako txapelketaz gain, paleta saioak ere izango dira. Saioak bi ataletan banatuta izango dira, eta aurreko txapelketako final laurdenaren eta finalaran artean jokatuko dira.
Honetaz gain, urtean zehar egindako lana behar bezala saritzeko, bazkari goxoa izango dute, trikitilariek girotutakoa.
wEgitaraua
10:00-10:30 Saioa prestatu eta txapelketako beroketak egin
10:30-11:30 Final laurdenak
Azkoitia/Zarautz
Azpeitia/Getaria
Arrasate/Tolosa
Hernani/Donostia
11:30-12:30 Pelota saioa
12:30-13:00 Finalerdiak
13:00-13:40 Ariketak.
2garren saioa
13:45-14:00 Finala
14:00 Oroigarri eta
sari banaketa
15:00 Bazkaria eta parranda
20:30 Bueltako autobusa