Ikastolaren Eguna ospatuko dute gaur Langile Ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta abarrek. 10:00etan hasiko dira Kantuz Musika Eskolakoen eskutik, Tilosetan; jarraian, Laubidetako 4garren mailako ikasleen emanaldia izango da. Ondoren, Tilosetatik abiatuko dira eta Urbieta kalea, Chillida pasealekua, Antziola auzoa, Sagastialde auzoa, Etxeberri, La Cumbre eta Landaren barrena, Ibaiondo poligonora joango dira. Han,11:30etan hamaiketakoa eta haur jolasak izango dira. Bazkaria Tilosetan egingo dute 14:00etan (eguraldi txarra bada, Atsegindegin). 15:00etan Marcel Magoaren ikuskizuna izango da, eta ondoren Modestoren musikarekin dantza egiteko aukera. 16:30etatik aurrera DBH eta LH 6garren mailako ikasleentzat Tilosetako atzekaldean graffitti tailerrak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!