«Eusko Legebiltzarreko egungo gobernua luzerako gobernua izango da»

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 6a, 02:00

AINTZANE Ezenarro izan zen ostegunean Her­­nanin, Aralar alderdiko Eusko Le­gebiltzarreko ordezkaria. Aur­­­­­kezpen lanean izan zen Ernesto Merino, Aralarreko or­­dezkaria. Aitzane Eze­na­rrok Eusko Lege­bil­tza­­rre­rako hauteskundeen on­do­rengo egoera politikoaren az­terketa egin zuen hi­tzal­dian. Eze­narroren iri­tzira, egungo go­bernua luzerako go­bernua izango da, «Estatu arrazoiak me­dio PPk ez dio­lako PSE-EE­ri babesa ken­du­ko, nahiz eta desa­dos­ta­sunak izan eta horren on­do­rioz go­bernu dese­gon­korra izan».

Hauteskundeen ondorengo irakurketa
Eusko Legebiltzarrerako hau­­­­­­teskundeen ondo­renean, lau ondorio nagusi aipatu zi­tu­en hitzaldian Aintzane Eze­narrok.

1.-«Al­der­dien Legeak au­rrera egin du PSOE go­bernuan dela. Al­­derdi so­zialistak esan due­naren kontra es­kuin es­paino­lis­tarekin bat egin du eta euskalduna ez den go­ber­nua ezarri du. Luzerako go­bernua izango da, PPk ez diolako PSE-EEri babesa ken­duko, aber­tza­leak go­ber­nuan egon ez dai­te­zen; nahiz eta haien artean de­sa­dos­tasunak izan eta nahiz eta egonkortasun falta haun­dia duen gobernua izan. Opo­sizioak Le­ge­gin­tzaldi guzti­rako prestatu be­har dugu».

2.-«Herri honetako sek­tore zabal bat Eusko Lege­biltzarretik kan­po geratu da. Guk uste du­gu egoera an­­tidemo­kra­tikoa izan arren Legebiltzarrean egon egin behar dugula. Aralar Ezker Abertzaleko sek­tore horrekin harre­manetan jarri da eta el­kar­lanean aritzeko bo­ron­da­tea adierazi du, hain­bat eki­men aurrera ate­ra­tzeko. Ez dugu erantzunik ja­so».

3.-«Gero eta garbiago ikus­ten dugu Hego Euskal He­­­rrian 4 espazio politiko dau­dela. Espainolismoaren ba­rru­ko bi espazio (PP eta PSE-EE) eta abertzaletasu­na­ren barruan beste bi es­pa­zio: zen­tro eskuin kon­tser­ba­do­rea (EAJ-PNV) eta Ez­ker Aber­­­­­tzalea. Bi espazio horien artean ibili direnak, an­bigui­ta­tean, behera egin dute hau­teskundeetan. Herrita­rrek era­kutsi dute guk garbi hitz egitea nahi dutela. Aralarrek garbi hitz egin du. Gu Ezker Aber­tzalea gara, ez dugu inorren bai­menik behar es­pazio horretan ko­­katzeko. Hau­teslegoak eman digu ho­rretarako zilegitasuna».

4.-«Aralar indartu egin da. Bikoztu baino gehiago egin ditugu botoak. Proiektu politiko hau ezaguna egin den neurrian arrakasta lortu du. Aralarrek erantzun egin dio eskari sozial bati. Ez du­gu ETAk egingo duenaren zain egon behar, gure proiek­tu po­liti­koa garatzeko».

Krisia, elkarrizketa politikoa, euskara eta giza eskubideak Ezenarrok aipatu zuen ez­kerrekoa izatea ez dela instituzioetatik datozen pro­posamenei ezezkoa esatea. Bi­de horretan aipatu zuen Aralarrek proposamen zeha­tzak dituela. Krisiari erantzun sozial bat eman behar zaiola adie­razi zuen, «gobernuek ban­ke­txeei eta enpresekin egin dituen erreskate planak ez dira alor sozialean egin. Guk pro­­posamen zehatzak ditugu». Elkarrizketa politikoari da­gokionean aipatu zuen PSE-EEk transizioa bukatu de­la adierazi duela, «dio ge­hien­goa konforme dagoela egun dagoen marko po­liti­koarekin. Hori ez da egia. El­karrizketa politikoa agen­da politikoaren erdi­gunean man­­­­­tendu behar da». Euskara eta hizkuntzari bu­ruz aipatu zuen atze­rapausoak ari direla ematen, «hartu diren neurriak ikusi besterik ez dago, EITBko buru berriak, esaterako, ez daki euskeraz». Giza eskubideei dago­kio­nean esan zuen, ukatu egin nahi dutela ETAren bik­ti­me­taz aparte beste bik­ti­ma­rik da­goenik, «biktima guz­tien errekono­zimendua­ren al­­de lanean jarraituko dugu». Gi­zon eta emakumeen ber­din­ta­sunaren alde lanean jarrai­tuko dutela ere adierazi zuen. Bukatzeko deia luzatu zuen, «bakoitzak bere ere­mu­tik lan egin dezan, Ara­larren proiektu po­litikoak aurrera egin dezan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!