Hernanik Balmasedaren kontra ekingo dio bihar igoera faseari

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 6a, 02:00

BALMASEDAREN kontra hasiko du Hernanik 3garren mailara igotzeko igoera fasea. Igoera fasea Gipuzkoan, Bizkaian eta Arabako Goren­goen Mailetan 2garren geratu direnek jokatzen dute, hau da Hernanik, Balmasedak eta Vitoriak. Bakoitzak bi partidu jokatu beharko ditu, alegia, igoera fase triangularra izango da.

Aurreneko partidua
Balmasedan Igoera faseko aurreneko neurketa asteburu honetan jokatuko da, bihar, eta aurrez aurre izango dira Hernani eta Balmaseda. Partidua bizkaitarren ze­laian jokatuko da, arra­tsaldeko 17:00etan hasita. Igoera faseko bigarren partidua datorren astean jokatuko da, Vitoria eta Balmase­daren artean. Azkenik, igoerako hirugarren partidua Her­nanin jokatuko da, Hernani eta Vitoriaren artean. Jon Loran CD Hernaniko koordinatzaileak adierazitakoaren arabera, hiru taldeak maila beretsukoak dira: «Bal­maseda eta Vitoria Hernani­ren maila berekoak dira, be­raz, aldez aurretik ez dago faboritorik. Gure maila emateko gai bagara, igoera fa­sea irabazteko aukerak dauzkagula uste dut». Aurreneko partidua irabaztea inportantea Hirugarren mailara igotzeko aukera igoera fasea irabazten duenak bakarrik izango luke. Hori kontuan izanda, Her­nanik biharko partidua irabaztea premiazkoa izango da. Igoera faseko bi partiduak irabazten dituen taldea ziur izango litzake txapelduna. Hala ere, gerta daiteke partidu guztiak jokatuta hiru taldeek partidu bana irabaztea. Horrela izanez gero, gol avaragea hartuko litzateke kontuan.

Hirugarren mailako emaitzen zain
Hernanik igoera fasea irabaztea lortuko balu, Amurrio eta Lagun Onaken emaitzen zain geratu beharko luke. Hiru­garren mailan euskal talde kopuru jakin batek bakarrik joka dezake. Aurten Sanse Bigarren B mailatik jaitsi da, eta Lagun Onak eta Amurrio igoera fasea jokatzen ari dira, Bigarren B mailan. Hortaz, Hernanik Hirugarren mailan jokatzeko, igoera fasea irabazteaz gain, Lagun Onaken eta Amurrioren igoeren zain egon
beharko luke.

Balmasedarako autobusa Hernaniko zaletuak
Balmase­dara animatzera joan daitezen, CDHernanik autobusa antolatu du. Izena atzo arte eman zitekeen, eta autobusa bihar, 14:30etan, aterako da Atsegindegitik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!