Ibai Alba hernaniarrak 6garren egin du Bilboko maratoian

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 6a, 02:00

IBAI Alba hernaniarrak Bil­boko Maratoi Internaziona­lean hartu zuen parte, joan den asteburuan. Hernaniarrak sa­soian dagoela erakutsi zuen, eta seigarren pasa zen helmugatik, 2.48.02ko denbora eginda. Aurrenekoa Mohamed Afaadas marokoarra izan zen, 2.26.16ko denbora eginda.

Lasterketa berehala pusktau zen
Maratoia irabazteko faboritoak berehala jarri ziren lasterketa buruan. Gainerakoei au­kerarik utzi gabe, pixkanaka abantaila hartu zuten. Ia la­s­ter­keta amaiera arte taldean joan ziren, baina Bilbora itzul­tzeko azken kurban Afaa­da­sek, bakarrik, aurrera egitea era­baki zuen, eta azken bi urtetako marka berdindu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!