Mountain bike froga, txupinazoa eta abere dema gaur Osiñagako jaietan

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 6a, 02:00

UDARA bertan da eta han eta hemen hasi dira herrietako eta auzoetako festak prestatzen. Urtero bezala, Osiñagakoak izango dira lehenengoak. Joan den asteburuan hasi ziren mus txapelketarekin, baina gaur eta bihar izango dituzte egun haundiak. Beti bezala, egitarau bete-betea prestatu dute, bertatik alde egin gabe egoteko modukoa.

Mountain bike umeentzat
Auzoko txikiekin hasiko da asteburuko festa. Goizeko 10:00etan abiatuko dira Arria­tsutik eta auzoan barrena egingo dute buelta. Ondoren, ha­mai­ketakoa izango dute indarrak berreskuratzeko. Hasi, festak 12:00etan hasiko dira ofizialki, txupinazoa botata, eta festa giroan egon ondoren, mahai bueltan eseriko dira auzotarrak urte osoko kontuak elkarrekin trukatzera. Arratsalde partean auzokoen arteko pelota partiduak egingo dituzte, gaurkoan final aurrekoak. Bertsolariak ere izango dira ingurua girotzen.

Sagardo eta bakailu dastaketa
Meriendatzeko garaia iristerako, pronto izango dituzte bakailua eta sagardoa urtero bezala. Inguruko jaietan ez da horrelako aukerarik izaten, sagardoarekin batera bakailo mokadu ederrak jateko. Etenaldi txiki baten ondoren, 23:00ak aldera dantzan hasiko dira Laiotz musika taldearekin. Beraz, auzotarrek eta hurbiltzen direnek ez dute aitzakiarik Arriatsura ez joateko. Bihar errematea Azkeneko eguna izanagatik, ez dute egitarau makala prestatu biharko. Xapre taldeko trikitilariek behintzat egun osoa bazterrak alaitzen emateko asmoa dute. Eguna auzokoak gogoratuz hasiko dute.

Auzotarren arteko pelota finala
Eguerdi aldera, gaur hasitako pelota txapelketa bukatuko dute. Osiñaga Jazz Bandeko gazteak ere ez dira urruti izango. On­do­ren, ber­tsolariak izango dira, Millan Telleria eta Anjel Mari Peñagarikano, Osiñaga-zale porrokatuak. Adinean aurrera dijoaztenei omenaldia bazkaldu aurretik Urtero urtero auzoko adineko jendea omentzen dute Osiñagan. Omenaldia jaso dutenak gero eta gehiago dira eta omenduak aukeratzeko ga­raian adina ere jaisten ari da, horregatik, gero eta jende gazteagoa omentzen dute. Aurten bi matrimonio izango dira: Tolarieta­ko Javier Mendizabal eta Maritxu Erroizenea bere andrea eta Mendipeko Maritxu Arregi eta Martin Fernandez bere senarra. Bazkal aurretik izango da omenaldia.

Eskuz Banakako Finala
bertan ikusteko aukera Osiñaga auzoan festazaleak izateaz gain, pelotazaleak ere badira, horregatik, igande arratsaldean, bazkalostean, pantaila haundia jarriko dute Arriatsun Eskuz Banakako Pelota finala ikusteko. Herri kirolak, bertsolariak eta dantzaldia ere izango dira arratsaldean auzoko festak ondo bukatzeko.

Larunbata
10:00 Mountain bike ibilaldia haurren­tzat, auzoan barrena. Ondoren, hamaiketakoa Arriatsun.
12:00 Txupinazoa eta haur jolasak.
14:00 Bazkaria, auzokoentzat.
17:00 Abere dema: Imanol Pao­lla­ren zaldia eta Azkonobietaren behorra,
800 kiloko harriarekin.
Ondoren, auzokoen arteko pelota partiduak, final aurrekoak.
Ondoren, Bertso saioa Hernani­ko bertso eskolako
ber­tsolariekin.
19:30 Sagardo eta bakailu dastaketa.
23:00 Dantzaldia Laiotz musika taldearekin.


Igandea
Xapre trikitixa taldea
egun osoan zehar.
12:00 Auzokoak gogoratuz beheko zubian.
12:30 Auzokoen arteko Pilota txapelketako finala.
13:00 Osiñaga Jazz Band-en emanaldia. Ondoren, bertsolariak: Millan Telleria eta Angel Mari Peñagarikano.
14:00 Herri bazkaria Arriatsun eta auzotarrei omenaldia.
Ondoren, herri kirolak:
tron­tza, txinga, soka-tira,
zaku karrera eta abar.
Ondoren, ber­tsolariak.
20:00 Xapre trikitixa taldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!