Arau Subsidiarioak zertan diren azalduko du gaur Udalak

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 6a, 02:00

TOPAGUNE  Berdea egitas­moa­ren bi­lera izango da gaur. Gaur­koan herri an­to­la­men­duaz hitz egingo dute. Zehazki Udalak Arau Sub­sidiarioak zertan diren azalduko du. Bilera goizeko 10:00etan izango da, Udaletxeko 1go solairuan. Arau Subsidiarioek hirigintza al­detik herria nola antolatuko den au­rreikusten dute: etxebizitzak; eki­pamenduak (par­keak, kultur eta kirol instalazioak...);  eta trafikoa eta apar­kamenduak nola antolatuko diren, besteak beste. Arauak Dipu­tazioak onartu behar ditu. Udalak aurretik aurkeztu zituen arauak Diputazioak onartu egin zituen, baina baldintza batzuk jarri zituen. Azken hilabeteetan baldintza horietara egokitzeko mol­daketa lanetan aritu da Udala. Arauak moldatzeko lanak zein fasetan dauden azalduko dute gaurko bileran eta baita zein irizpide ari diren erabiltzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!