Zabaleta auzoko jaiak

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 5a, 02:00

Asteartean hasi ziren Lasarteko Zabaleta auzoko jaiak eta gaur ere izango dira ekitaldiak, arratsalde partean. 18:00etan, haurrentzako antzerkia izango da; 18:30etan, haurrentzako merienda; 19:00etan, haurrentzako opari zozketa; 20:00etan, Teresa Sorginaren jeitsiera izango da auzoko trikitilariekin; 21:00etan, kantu afarian abesteko aukera izango da, Montexio eta Xumela abesbatzekin; 23:30etan, dantza garaikide emanaldia izango da; eta gauerditik aurrera Triki Hots eta Hitzartu taldeekin dantzaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!